Mundurat.net

Title

Mundurat.net :: Sarea Iraultzen! ::

Description

Mundurat Sarearen oinarrietako bat lizentzia libreen aldeko apustua da. Lizentzia hauen bidez, testu, musika, artelan eta abarren erabilpena erraztu eta bermatzen da gaur egungo jabego pribatuaren kontzeptua kolokan jarriz. "Musika askea" atal berri honetan, hilero-hilero Mundurat Sareko musika talderen bati buruzko erreportaia edo elkarrizketa argitaratuko dugu, Mundurat Sarearen webgune nagusia euren musikaren bozgorailu bihurtuz. Hilabete honetan "Musika askea mundurat!" bildumari buruzko erreportaia jarri dugun bitartean, ekainean Sarkor taldeari egindako elkarrizketa bat eskainiko dizuegu.

Mundurat Sarea zein bertako taldeen musika ezagutarazteko jarri zen martxan bilduma honen ideia. Orain, pare bat hilabeteko lanaren ostean, kalean da jada "Musika askea mundurat!" bilduma 3 euroren truke. Musikherria herri disketxearen laguntzari esker kaleratutako disko honetan, Mundurat Sareko partaide diren 22 talderen abestiak topa ditzakezue eta zenbait lagunen elkarlanaz sortutako bertso-hop estiloko sarrera bat eta software librearen aldeko ereserkiaren bertsio bat.

Ipar Haizea taldea 2004 urteko iraila inguruan sortzen da, bost kidek osatzen dutelarik. Beraien web orrian hainbat aukera ditugu, historia, berriak, diskografia, beraien abestiak entzuteko eta jaisteko aukera, beste hainbaten artean. Ibilaldi motza baina interesez betea egin zaie bertako kideei, nahiz eta kontzertu askorik ez eman, izena jende askoren ahotan zabaltzea lortu baitute.

read more

Logos

Logo-mundurat-net.gif

Additional Information

Related Domains





Retrieved from "http://aboutus.com/index.php?title=Mundurat.net&oldid=26522623"